XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Elkarlanean argitaletxeak udaberrian kaleratuko dituen diskoen artean, Gozategiren hirugarren lana dago.
Oriotarren disko berria maiatzean aterako da eta aldaketa handia izango du aurreko lanen aldean.
Trikiaren oinarria galdu gabe, soinu berri bat lortu nahi izan du taldeak, eta dance musikaren erritmoetara jo du, Javi Pezen kolaborazioarekin.
Halaber, Etzakit taldearen lehen diskoa apirilaren 16an aterako da, triki-pop taldeen ildoan: musika atsegina, alaia eta dantzatzekoa. Maiatzean ere Oskorri ampamp; The Pub Ibiltariaren bigarren konpaktua aterako da.
Irungo zigiluak p .L.T. eta King Mafrundiren lan berriak kaleratuko ditu maiatzean, eta ekainean Debekatua taldearen lehen diskoa.
Horrez gain, Kortaturen